XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIZA BIKOTEA Aitak eta amak duela urte asko ezagutu zuten elkar, herriko enparantzako dantzan.

Antza denez, elkarren gustuko gertatu ziren, zeren orduz gero askotan egoten baitziren elkarrekin.

Eta, segur aski, ez kasualitatez, autobuseko isatsekoak bezala.

Sarri eztabaidan aritzen ziren, baina azkenean berriro lagun bihurtzeko.

Oso ongi benetan.

Eta horrela, elkarrekin bizitzeko eta seme-alabak izateko toki bat prestatzea pentsatu zuten.

Hori ez da txantxetakoa. Oso garrantzitsua da.

Eta honela seme-alabak izan zituzten. Haien artean, neu.

Esaten didaten bezala, okerrena nintzen: Oso ongi egiten omen nuen nigar; eta plater eta ontzi guztiak apurtzen omen nituen.

Ai! ipurdia gorriturik dut oraindik.